Oholeguy Odolkia & Zurrakapote.
Buenos Aires / Argentina
Danielen aitona Buenos Airesera iritsi zen 1895ean Iparraldetik eta iritsi bezain laster egin zuen lehenengo gauzetako bat “Buenos Aireseko Iparraldekoa” euskal etxea sortzea izan zen.
Haurra zenean, bere aitak ospatzen ziren euskal jai guztietara eramaten zuen. Festa horiek Danielek maitasun handiz gogoratzen ditu. Beti txerri haragia prestatzen zuten eta bere aitaren anai batek odolkiz betetako zartagin handi bat prestatzen zuen. Danieli ikaragarri gustatzen zitzaizkion plater hauek.
Euskal kulturarekiko duen maitasuna bere aitaren lagun baten, “el vasco Atotxa”-ren, ondorioz da. Gizon hau euskal mitologiaren maitale bat zen eta Danielek zirrara handiz entzuten zituen berak kontatzen zituen istorioak. Kontaerak entzuten zituen bitartean mendi eta ibai magiko horiek irudikatzen zituen. Urteetara, paisaia horiek ezagutzen zortea izan zuen.
Euskal gastronomiaren maitale amorratua da bere aitonaren erruz. Lehendabizi, bakailaoa pil-pilean errezetarekin maitemindu zen, gero Tolosako babarrunez eta ondoren, Zurrakapoteaz. Azken errezeta hau du bideo honetan hizpide.