Aguirre Txipiroi-bokata bere tintan tximitxurri saltsarekin.
Rosario / Argentina
Itziar Aguirreren aita Berrizkoa zen. Bere ama, Azkoitikoa. Aitaren aldetik, Berriz eta Bolivarreko aitona-amonak. Amaren aldetik, Azkoitia eta Astigarretakoak. Itziarren amak sukaldaritza ikasi zuen, eta Euskadira etorri zen euskal errezeta tradizionalak ikastera. Rosarioko Euskal Etxearen jatetxea zuzendu zuen 1995etik 2020ra, baita Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearena ere 1999tik 2004ra.
Itziar eta bere anai-arrebak Rosarioko Euskal Etxean jolasean hazi ziren. Eta lagunek esaten zuten beraien zakurrek zaunka euskaraz egiten zutela. Itziar 16 urterekin hasi zen familiaren jatetxean lanean. Sukaldaritza eta Nutrizioa ikasi zituen, praktikak egin zituen Arzaken, Azurmendin, eta euskal sukaldaritzari eta nutrizioari buruzko tesia egin zuen. Gaur egun, Rosarion dagoen Trainera Cocina Vasca pintxo-tabernaren jabea da.
Bere amaren txipiroiek, honek ere bere amarengandik ikasi zuen errezeta, eta aita limurtzeko balio izan zutenak, errezeta hau inspiratu dute.
On egin!