Echave Costilla de chancho .
Coronel Moldes / Argentina
Marita Echave izan zen 2019an Sukalderria martxan jartzeko harremanetan jarri ginen lehenengo pertsonetako bat. Berak Argentinan Cocina vasca campesina liburua argitaratu zuen, bertako euskaldunek prestatzen zituzten jaki eta plater asko biltzen zituena. Elkarrizketa egin genion, baina bere errezeta interpretatu eta eskaini aurretik, pandemiak proiektua eten zuen.
Sukalderriari berriro ekin genionean, argi genuen berea izan behar zela lehen errezeta. Berarekin berriro harremanetan jartzen saiatu ginenean, 2022an hil zenaren berri izan genuen.
Errezeta hau Marita Echaveri egiten diogun omenaldia da. Argentinan euskal kultura eta gastronomia ezagutarazteko egin zuen lana eskertzeko. Bere seme-alaba diren Ana Luisa, Esteban eta María José, eta Maritaren lehengusina den María Celia Aguirreren laguntza ere eskertu nahi dugu, hauek Maritaren historia kontatu baitziguten. Eta bizitza hori islatzen duten argazkiak ere eman zizkiguten.