Legatza frijitua Iguain.

Buenos Aires / Argentina

Loli Beasainen jaio zen, bere gurasoak Alegiakoak ziren. Beste euskaldun askoren antzera, Loli eta bere anai-arrebak amatxorekin batera Argentinara abiatu ziren 1949. urtean, etorkizun hobe baten bila. Bere aita urtebetera heldu zen, bi anai zaharrenekin.

Lolik orduak pasatzen zituen amarekin, bera euskal gastronomiaren ohiko errezetak kozinatzen zituen bitartean, legatza frijitua adibidez. Hemengo gauza asko botatzen ditu faltan, horregatik, oraindik hainbat ohiturez gain amatxok erabiltzen erakutsi zizkion hainbat tresna ere gordetzen ditu.

Errezeta ikusi

Iguain

"Hego" hitzatik edo izen berezi batetik etor daitekeen euskal abizen eta toponimoa, hegaztiaren hegoari edo hegoaldeari erreferentzia egin dezakeena, -ain atzizkia lotuta duena. Beste hipotesi bat "ike" hitzan eta "ain" atzizkian duela jatorria dio, "maldaren jabetza" esan nahi duena.

Toparen errezeta historia honetan inspiratuta

Merluza frita Iguain

Eskuragai

Legatza frijitua Iguain

irailak 1etik urriak 31ra

Gozatu ezazu TOPA Sukalderían

Legatza frijitua Iguain

Topa Sukalderriako taldeak zortzigarren euskal probintziatik berreskuratutako errezeta batzuk berrinterpretatu ditu. Pasarte honetan, Loli Iguainen legatza frijituaren errezetaren historia izango dugu protagonista. Berak dioen moduan, plazer bat den plater bat.

Dokumentala

Itxi

Errezeta

Osagaiak 4 pertsonentzat

  • 1 kg legatz garbi
  • 100 gr irin
  • 2 arrautz
  • 500 ml oliba olio
  • 3 baratxuri-atal
  • Gatza
  • Legatza zatitu 8 xerretan.
  • Xerrak gatzatu eta irinan eta harrautz irabiatuan pasa.
  • Baratxuri atalak zatitu orri finetan.
  • Zartaginan olioa berotu, baratxuri atalen orriak gehitu eta urreztutak daudenean baratxuriak kendu.
  • Legatza xerrak gehitu eta harrautza urreztatua dagoenean, buelta eman beste aldea urreztatuz eta zartaginatik atera.
  • Xerren koipea ondo xukatu papera xurgatzailean eta zerbitzatu, baratxuri urreztutak gainetik jarriz.

Topa Sukaderian, legatza frijituari laguntzen diote baratxuri melatu mahonesa eta aneta tximitxurria.