Izaguirre Bakailaoa.

Torreón / México

Mª Ángeles eta bere ahizpak Mexikon jaio ziren.

Bere aita, Aniceto, Mundakatik bere anai-arrebekin iritsi zen. Bere ama Monterrey-koa zen, pianoa eder jotzen zuen neska bat zen, eta leihotik pasatu eta hura entzutean, Anizeto maitemindu egin zen.

Anizeto bere lurraz harro zegoen, eta herrimin handia zuenez bere emazteari euskal errezetak erakusten zizkion, bakailaoaren errezeta esaterako. Bakailao tomate saltsarekin oraindik eta zaporetsuagoa egiteko, olibak gehitzen zizkioten.

Mª Angelesi eta bere anaiei asko gustatzen zitzaien Gabonetako jaten zuten plater hau.

Errezeta ikusi

Izaguirre

Izagirrek Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban finkatu ziren. Abizenaren benetako esanahia hitzen konbinazioa dela uste da. "Iz" mendia bezala itzultzen da, "Agirre" Jainkoaren amorrua da. Horrela, Izagirrek Jainkoaren amorruaren mendi bati egiten dio erreferentzi; hori oso ohikoa zen Gipuzkoako eskualde lainotsuetan, haize indartsuak baitzituzten. Horregatik, esanahi toponimikoa duen abizena da.

Toparen errezeta historia honetan inspiratuta

Bacalao con aceitunas Izaguirre

Eskuragai

Izaguirre Bakailaoa

abenduak 2etik urtarrilak 31ra

Gozatu ezazu TOPA Sukalderían

Izaguirre Bakailaoa

Atal honetan, Topa Sukalderia taldeak Mª Ángeles Izaguirreren bakailaoa errezeta interpretatuko du. Berak eta bere anaiek oso gustura Gabonetan jaten zuten plater bat, zeina Mª Angelesen hitzetan "saltsa hori ezin hobea da eta, aldi berean, bakailaoa ere ezin hobea da saltsa horrekin".

Dokumentala

Itxi

Errezeta

Osagaiak 4 pertsonentzat

  • 1 kg bakailao gazitua
  • 100 gr irin
  • 3 baratxuri-ale
  • 2 tipula
  • 2 kg tomate
  • 300 gr piper gorri
  • 200 gr oliba
  • 500 gr patata
  • 500 ml oliba olio
  • Gatza
  • Bakailaoa gatzgabetzeko, ur hotzetan sartu eta 6 orduro ura aldatzen joan, 4 aldiz aldatu arte.
  • Bakailaoa zatitu, irinetik pasa eta olio askorekin frijitu zartaginean.
  • Tomateak galdarraztatu eta zuritu.
  • Oliba-oliodun zartaginean baratxurik frijitu, gorritu arte. Tipula txikitua gehitu gorritzen joan dadin eta geroago, tomatea gehitu. Utzi ordu erdiz kozinatzen eta jarraian, saltsa birrindu txino bat erabiliz.
  • Gehitu bakailaoa, olibak, piper erreak eta patata egosia.

Topa Sukalderian bakailao konfitatua prestatzen dugu olibak, txorizo piperrak, piparrak eta kaparrondoak dituen tomate saltsa batekin.