Amezaga Zubillaga Legatz eta mojo berde arepa .

Caracas / Venezuela

Miren Zuriñe Zubillaga eta Zuriñe Amezaga Zubillagak euskal abizen mordoa dute. Ama eta alaba dira. Lehenengoaren gurasoek Hegoamerikara emigratu zuten Donostiatik eta Bilbotik, eta Caracaseko Euskal Etxean ezagutu zuten elkar. Miren Zuriñek bertan ikasi zuen ibiltzen. Eta handik, urte batzuk geroago, ezkonduta atera zen. “La vasquita” deitzen zioten.

Arraina ezin zen falta Gabonetako ospakizunetan. Hango arrainak erabiltzen zituzten, baina errezetak euskaldunak izaten jarraitzen zuten. Kultura ezberdintasunen adibide, pasadizo hau: umetan Zuriñeri Venezuelan kokotxak bota egiten zirela harritzen zion. Etxetik kanpora bazkaltzera irteten zirenean, ia beti euskal jatetxeak aukeratzen zituzten. Baina arepa on bati ere ez zioten muzin egiten.

Eta bizipen horietan guztietan oinarritzen da errezeta hau.

On egin!

Errezeta ikusi

Toparen errezeta historia honetan inspiratuta

Eskuragai

Amezaga Zubillaga legatz eta mojo berde arepa

maiatzak 31etik uztailak 31ra

Gozatu ezazu TOPA Sukalderían

Amezaga Zubillaga legatz eta mojo berde arepa

Sukalderriaren zazpigarren errezetak Amezaga Zubillagatarren familiaren historia du oinarri. Miren Zuriñe eta Zuriñe, legatzik ez izan arren Caracasen euskal sua piztuta mantendu zuten ama-alabak.

Dokumentala

Itxi

Errezeta

Osagaiak 4 pertsonentzat

  • Arepa orearentzat:
  • 250 g aurrez egositako arto hori ogi-irina
  • 290 g ur epel
  • 6 g gatz
  • Legatzarentzat:
  • 250 g legatz garbia
  • Tenpura
  • Gari-irina
  • Gatza
  • Mojo berdearentzat:
  • 75 g zerba galdartu
  • 75 g errukula galdarraztatu
  • 40 g almendra
  • 20 g oliba-olio
  • 20 g Idiazabal birrindu
  • 25 g tomate kontzentratu
  • 2 g albaka
  • 1 g estragoi
  • 1 g erromero
  • 1 g menda
  • Ozpindutako txalotarentzat:
  • 50 g txalota xerratan
  • 5 g jerez ozpin
  • 10 g ur
  • 1,8 g azukre
  • 0,5 g gatz
  • 1.- Arepa. Nahastu osagai guztiak. 100 g-ko arepak egin Arepa ekilore-oliotan frijitu, bi aldeetatik gorritu arte.
  • 2.- Legatza. Moztu legatza kubotan, ondu, irineztatu eta pasatu tenpuratik. Frijitu urre kolorea hartu arte.
  • 3.- Mojo berdea. Elkartu osagai guztiak turmix edalontzi batean eta txikitu 5 minutuz. Gazitu.
  • 4.- Ozpinetan ondutako txalota. Nahastu osagai guztiak kazola batean eta sukaldatu 10 minutuz.
  • 5.- Akabera. Ireki arepa eta bete legatz frijituarekin. Salseatu barrualdea mojo berdearekin. Amaitzeko, ozpinetan ondutako txalotak eta lima-birrindura jarri.