Iguain Legatza frijitua.
Buenos Aires / Argentina
Loli Beasainen jaio zen, bere gurasoak Alegiakoak ziren. Beste euskaldun askoren antzera, Loli eta bere anai-arrebak amatxorekin batera Argentinara abiatu ziren 1949. urtean, etorkizun hobe baten bila. Bere aita urtebetera heldu zen, bi anai zaharrenekin.
Lolik orduak pasatzen zituen amarekin, bera euskal gastronomiaren ohiko errezetak kozinatzen zituen bitartean, legatza frijitua adibidez. Hemengo gauza asko botatzen ditu faltan, horregatik, oraindik hainbat ohiturez gain amatxok erabiltzen erakutsi zizkion hainbat tresna ere gordetzen ditu.